Formatua kopiatzea 'Kopiatu formatua' tresnaren bidez
'Kopiatu formatua' tresna erabil dezakezu testu-hautapen edo objektu baten formatua kopiatu eta beste testu-hautapen edo objektu batean aplikatzeko.

Calc-en, 'Kopiatu formatua' tresna gelaxkari formatua emateko soilik aplikatzen da.
-
Hautatu kopiatu nahi duzun formatua duen testua edo objektua.
-
'Estandarra' barran, sakatu Klonatu formatua ikonoa.
Kurtsorea pintura-ontzi bihurtuko da.
Formatua hautapen bati baino gehiagori aplikatu nahi badiozu, egin klik bikoitza Klonatu formatua ikonoan
. Formatua aplikatu ondoren, sakatu ikonoa berriro.
-
Hautatu formatua aplikatu nahi diozun testua edo objektua, edo egin klik haren gainean.

Modu lehenetsian, karaktere-formatua besterik ez da kopiatzen; paragrafo-formatua ere kopiatzeko, eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari klik egiten duzunean. Paragrafo-formatua soilik kopiatzeko, eutsi sakatuta ⌘Ctrl+Shift teklari klik egiten duzunean.
Paragrafo-formatuak paragrafo osoari aplikatzen zaizkion formatuak dira. Karaktere-formatuak paragrafoaren zati bati aplikatzen zaizkionak dira. Esaterako, letra lodiaren formatua aplikatzen badiozu paragrafo oso bati, formatu lodia paragrafo-formatu bat da. Paragrafo horren zati bati formatu lodia kentzen badiozu, formatu hori oraindik paragrafo-formatua da, baina formatua kendu diozun zatiak "ez lodia" karaktere-formatua ere dauka.
Ondorengo taulan, Kopiatu formatua tresnarekin kopia daitezkeen formatu-atributuak azaltzen dira:
Hautapen mota |
Iruzkina |
Ez dago ezer hautatuta, baina kurtsorea testu-pasarte baten barruan dago |
Uneko paragrafoaren formatua eta testu-fluxuaren norabideko hurrengo karakterearen formatua kopiatzen ditu. |
Testua hautatuta dago |
Azkena hautatutako karakterearen formatua eta karaktere hori duen paragrafoaren formatua kopiatzen ditu. |
Markoa hautatuta dago |
elkarrizketa-koadroan definitutako marko-atributuak kopiatzen ditu. Markoaren edukiak, tamaina, kokapena, estekak, hiperestekak eta makroak ez dira kopiatuko. |
Objektua hautatuta dago |
edo elkarrizketa-koadroetan definitutako objektu-formatua kopiatzen du. Objektuaren edukiak, tamaina, kokapena, hiperestekak eta makroak ez dira kopiatuko. |
Inprimaki-kontrola hautatuta dago |
Ez da onartzen |
Marrazki-objektua hautatuta dago |
Formatu-atributu guztiak kopiatzen ditu. Impress eta Draw aplikazioetan, objektuaren testua ere kopiatu egiten da. |
Calc-eko gelaxketako testua hautatu da |
Ez da onartzen |
Writerreko taula edo gelaxkak hautatuta daude |
elkarrizketa-koadroko 'Taula', 'Testu-fluxua', 'Ertzak' eta 'Atzeko planoa' fitxetako formatua kopiatzen du. Paragrafo- eta karaktere-formatua ere kopiatzen da. |
Calc-eko taula edo gelaxkak hautatuta daude |
elkarrizketa-koadroan zehaztutako formatua kopiatzen du, bai eta gelaxka-edukien formatua ere |